Gutun ziurtatua
Bidali aurretik
Gutun ziurtatua aukerarik onena da dokumentu garrantzitsuak edo datu pertsonalak dituztenak bidaltzeko.
Probatu Carta Certificada Urgente (Gutun Ziurtatu Urgentea) aukera, entrega azkarrago eta denbora errekorrean irits dadin.
Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Neurri hauek jarri ditugu zure eskura:
Gehienez:
Gutxienez:
Zerbait txikiagoa bidali nahi baduzu, ez zaitez kezkatu, nahikoa duzu 10 x 7 cm-ko etiketa bat eranstearekin, bertan helbidea eta frankeoa adierazita.
Garrantzitsua! Gogoratu gutun ziurtatuek ezin dutela 2 kg baino gehiago izan.
Dagoeneko, zure bidalketa ia prest egongo da; nora bidali nahi duzun esatea besterik ez duzu:
Gehiago jakin nahi duzu? Hemen duzu Carta Certifiicada (Gutun Ziurtatua) zerbitzuari buruzko informazio gehiago
Mi Oficina-n pakete, gutun edo dokumentu guztien bidalketa kudeatu ahal izango duzu. Erraz jarriko dizugu, eta edozein bidalketa egin aurretik kontuan hartu beharreko xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.
Hasteko, zure bidalketari izena eman ahal izango diozu, hobeto gogoratzeko eta “Nire Kontua” atalean erraz aurkitzeko. Oso garrantzitsua! Gogoratu derrigorrezko datu guztiak bete behar dituzula prozesuan aurrera egin ahal izateko. Zure bidalketaren izena prest dagoenean, zer probintziatan emango diguzun adierazi behar duzu.
Ondoren, hartzaileari eta zure bidalketaren ezaugarriei buruzko informazioa osatu beharko duzu. Hasieratik bete ahal izango duzu, hartzaile zehatzak dituen dokumentu bat inportatuz, edo aurreko bidalketen artean hartzaile bat aukeratuz. Zehaztutako hartzaileak plataforman erregistra ditzakezun ohiko kontaktuak dira. Mi Oficina-ren bidez gure helburua da zure bidalketen kudeaketa erraztea eta bizkortzea. Zalantzak dituzu? Ikusi nola inportatu fitxategi bat edo berreskuratu hartzaileak.
Hartzaileei uneoro emango diegu zure bidalketen berri! Horretarako, beren helbide elektronikoa edo telefono-zenbakia eman behar diguzu. Horrez gain, zehatz azaldu behar diguzu bidalketak zer duen, merkantzia den ala ez, faktura, ziurtagiriak edo lizentziak dituen, zer balio duen, eta, entrega ezin badugu egin, zer egitea nahi duzun.
Zuk aukeratuko duzu bidalketen estaldura osoa. Horregatik, zure bidalketa osatzeko zerbitzu gehigarri hauek eska ditzakezu:
Zure bidalketaren ezaugarri guztiak betetakoan, datu guztiak fitxategi batera edo zure helbide elektronikora esporta ditzakezu, hurrengo bidalketetan erabiltzeko eta prozesua erosoagoa izan dadin. Gogoratu bidalketen zerrendan hartzailea markatu behar duzula.
Prozesu osoa amaitutakoan, azken laburpena ikusiko duzu, zure bidalketen prezio osoa kontsultatzeko edo eman dizkiguzun datu guztiak berrikusi ahal izateko, hala nola hartzailearen informazioa. Urrats honetan, gainera, bidaltzailearen datuak aldatu ahal izango dituzu, eta pakete jakin bati edo bidalketa-multzo osoari aplikatu. Azkenik, bidalketa bakoitzaren kostuak eta aukeratu dituzun zerbitzu gehigarriak ikusi ahal izango dituzu.
Ondoren, prozesua amaitzeko, eman dizkiguzun datuak merkataritzarako erabiltzeko baldintzak onartu beharko dituzu.
Kontuz! Horrelako zerbitzuetan ez da ohikoa, baina, batzuetan, zure bidalketaren kostua murrizteko sustapen-kodeak aurkituko dituzu. Ordaindu aurretik sartu beharko dituzu.
Beste une batean bidalketa-prozesuarekin jarraitu behar baduzu, ez dago arazorik; egin klik “amaitu geroago” botoian bidalketako datu guztiak gordetzeko eta nahi duzunean amaitzeko.
Kontuz! Horrelako zerbitzuetan ez da ohikoa, baina, batzuetan, zure bidalketaren kostua murrizteko sustapen-kodeak aurkituko dituzu. Ordaindu aurretik sartu beharko dituzu.
Beste une batean bidalketa-prozesuarekin jarraitu behar baduzu, ez dago arazorik; egin klik “amaitu geroago” botoian bidalketako datu guztiak gordetzeko eta nahi duzunean amaitzeko.
Ondoren ikusiko dituzun ordainketa-metodoei dagokienez, erabiltzaile guztientzat berdinak dira:
Correosen erregistratuta bazaude eta kontratua duen bezeroa bazara, ordainketa kontratu bati gehitu ahal izango diozu. Kasu horretan, bidalketa kontratuan ezarritako baldintzetan fakturatuko dizugu.
Txartelarekin edo PayPal-ekin ordaintzea aukeratu baduzu, ordaintzean faktura eskatu ahal izango duzu.
Ordainketa-prozesua amaitu ondoren azken urratsera eramango zaitugu, bidalketaren erreferentzia-datuak, lokalizatzailea eta hartzaileak konfirmatzeko. Zuk aukeratuko duzu informazio hori nola jasoko duzun, hiru aukera hauen artean