Paq Light Internacional (Nazioarteko Paq Arina)

Bidali aurretik 

Espainiatik kanpora bidalketa arin bat egin behar duzu? Correosen erraz jarriko dizugu Paquete Light Internacional (Nazioarteko Pakete Arina) aukerarekin:

  • Lehentasunezkoa: zure bidalketa, guretzat, zuretzat bezain garrantzitsua da. Horregatik, nazioarteko pakete arinak lehentasunez entregatuko dira, etxean eta sinatzeko beharrik gabe.
  • Zure lasaitasunerako: zure bidalketaren egoeraren berri emango dizugu uneoro, jarraipen zenbaki pertsonalizatuaren bidez. 
  • Leku guztietara: zure paketea munduko edozein tokitara bidal dezakegu. Zuk agindu nora, eta geu arduratuko gara!

Bilgarria jada ez da arazo! Zure beharretara egokitzen diren hainbat produktu ditugu, bai gure Online dendan, bai gure bulegoetan.

Tamainak neurri hauek izan beharko ditu:

Gehienez:

  • Kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm; neurri batek ere ezin du 60 cm gainditu.

Gutxienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: 15 x 10 x 1 cm.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 17 cm; neurri batek ere ezin da 10 cm baino txikiagoa izan.

Garrantzitsua! Paq Light Internacional (Nazioarteko Paq Arina) aukeraren bidez bidaltzen duzun paketeak ezin du 2 kg baino gehiago izan. 

Azkenik, nora bidali nahi duzun esan beharko diguzu: 

Gogoratu! Zure datuak eta hartzailearenak bilgarrian jarrita egon behar dira, ikusteko moduan. 

Izapidea are bizkorrago egin nahi baduzu, ordenagailutik edo mugikorretik bidalketa-etiketa sortu eta ordain dezakezu. 

 

Hurrengo pausoan, helmugako herrialdeari dagokion eremua adierazi beharko duzu:

  • A eremua: Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Frantzia, Gibraltar, Grezia, Irlanda, Italia, Jersey Uhartea, Luxenburgo, Norvegia, Herbehereak, Portugal, Erresuma Batua, Suedia, Suitza.
  • B eremua: Zipre, Kroazia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Errusiar Federazioa, Finlandia, Hungaria, Islandia, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Txekiar Errepublika, Serbia, Turkia.
  • C eremua: Aruba, Barbados, Brasil, Kanada, Mexiko, Dominikar Errepublika.
  • D eremua: Saudi Arabia, Australia, Txina, Hego Korea, Georgia, Hong Kong, Indonesia, Israel, Japonia, Libano, Malaysia, Zeelanda Berria, Singapur eta Thailandia.
  • E eremua: Egipto, Hegoafrika eta Swazilandia.

Garrantzitsua! Gogoratu bidalketa hauek ezin direla igorri Apartado Postal edo Correosen Zerrendetara.

Behar bezala biltzeko aholkuak 

Bilgarririk behar duzu? Erosi gure online dendan

Informazio gehiago behar duzu? Ezagutu hemen gehiago Paq Light Internacional (Nazioarteko Paq Arina) aukerari buruz

Bidalketan

Eman izena bidalketari “Mi Oficina” atalean.
Sartu zure datuak bidaltzaile gisa
Sartu zure bidalketaren hartzaileen datuak
Berrikusi eskaera eta onartu baldintzak
Ordaindu zure bidalketa.

Mi Oficina-n pakete, gutun edo dokumentu guztien bidalketa kudeatu ahal izango duzu. Erraz jarriko dizugu, eta edozein bidalketa egin aurretik kontuan hartu beharreko xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.

Hasteko, zure bidalketari izena eman ahal izango diozu, hobeto gogoratzeko eta “Nire Kontua” atalean erraz aurkitzeko. Oso garrantzitsua! Gogoratu derrigorrezko datu guztiak bete behar dituzula prozesuan aurrera egin ahal izateko. Zure bidalketaren izena prest dagoenean, burofaxa nola prestatu nahi duzun eta edukia zehaztu beharko duzu. Prestatzeko, prest duzun dokumentu bat erants dezakezu, edo, bestela, une horretan online idatzi. Azken aukera hori hautatzen baduzu, ez ahaztu “Bistaratu” sakatzea, bidalketa egin dezagun.

Ondoren, hartzaileari eta zure bidalketaren ezaugarriei buruzko informazioa osatu beharko duzu. Hasieratik bete ahal izango duzu, hartzaile zehatzak dituen dokumentu bat inportatuz, edo aurreko bidalketen artean hartzaile bat aukeratuz. Zehaztutako hartzaileak plataforman erregistra ditzakezun ohiko kontaktuak dira. Mi Oficina-ren bidez gure helburua da zure bidalketen kudeaketa erraztea eta bizkortzea.  Zalantzak al dituzu? Ikusi nola inportatu fitxategi bat edo berreskuratu hartzaileak.

Honaino iritsi zarenean eta zure burofaxa zuzenean Mi Oficina-n idaztea erabaki baduzu, formatua editatu eta diseinuak erabili ahal izango dituzu, mezua zure komunikazioaren beharretara egokitzeko. Aurreko urratsean emandako datuak ordezkatzeko iturriak eta etiketak erabil ditzakezu edukia ikustean.

Zuk aukeratuko duzu bidalketen estaldura osoa. Horregatik, zure bidalketa osatzeko zerbitzu gehigarri hauek eska ditzakezu:

  • Hartu-agiria: Dokumentu telegrafikoa jaso izanaren idatzizko jakinarazpena emango dizugu. Horrela, bidalketaren hartzailea eta biltzeko data eta ordua jasota geratzen dira
  • Kopia ziurtatua: Bidaltzailea bazara, gorde Burofax edo Telegrama bidez bidali duzun kopia kautotua. Bidalketa egiten duzun unean edo geroago eska dezakezu zerbitzu hori. Legezko balioarekin hirugarrenen aurrean
  • Zaintza 60 eta 120 hilabetez: Eskatu zure bidalketa denbora gehiagoz gordetzea, 60 eta 120 hilabete bitartean, epe horretan edukia ziurtatzea eskatu behar badiguzu
  • Entregaren Froga Elektronikoa (PEE): Entrega ziurtatuaren frogagiri digitala.

Zure bidalketaren ezaugarriak betetakoan, datu guztiak fitxategi batera edo zure helbide elektronikora esporta ditzakezu, hurrengo bidalketetan erabiltzeko eta prozesua erosoagoa izan dadin. Gogoratu bidalketen zerrendan hartzailea markatu behar duzula. Ez ahaztu! Fitxategi bat hainbat hartzailerekin inportatu baduzu, burofax bakoitzak hartzaile horietako bat bakarrik izango du, jakinarazpena pertsonala baita.

Prozesu osoa amaitzen duzunean azken laburpena ikusiko duzu, eman dizkiguzun datu guztiak ziurtatzeko. Urrats honetan, sartutako edozein datu alda dezakezu.

Beste une batean bidalketa-prozesuarekin jarraitu nahi baduzu, ez dago arazorik. Egin klik “amaitu geroago” botoian bidalketako datu guztiak gordetzeko eta nahi duzunean amaitzeko.

Kontuz! Horrelako zerbitzuetan ez da ohikoa, baina, batzuetan, zure bidalketaren kostua murrizteko sustapen-kodeak aurkituko dituzu. Ordaindu aurretik sartu beharko dituzu.

Beste une batean bidalketa-prozesuarekin jarraitu behar baduzu, ez dago arazorik; egin klik “amaitu geroago” botoian bidalketako datu guztiak gordetzeko eta nahi duzunean amaitzeko.

Ondoren ikusiko dituzun ordainketa-metodoei dagokienez, erabiltzaile guztientzat berdinak dira:

  • Kreditu/Zordunketa txartelarekin ordaintzea. Aukera hau hautatzen baduzu, bankuaren ordainketa-tunel segurura eramango zaitugu.
  • PayPal bidez ordaintzea. PayPal-i lotutako edozein metodorekin azkar eta segurtasunez ordaindu ahal izango duzu.

Correosen erregistratuta bazaude eta kontratua duen bezeroa bazara, ordainketa kontratu bati gehitu ahal izango diozu. Kasu horretan, bidalketa kontratuan ezarritako baldintzetan fakturatuko dizugu.

Txartelarekin edo PayPal-ekin ordaintzea aukeratu baduzu, ordaintzean faktura eskatu ahal izango duzu.

Ordainketa-prozesua amaitu ondoren azken urratsera eramango zaitugu, bidalketaren erreferentzia-datuak, lokalizatzailea eta hartzaileak konfirmatzeko. Zuk aukeratuko duzu informazio hori nola jasoko duzun, hiru aukera hauen artean

  • Inprimatu zure erosketaren laburpenaren bertsioa.
  • Eman zure helbide elektronikoa zure sarrerako ontzian datuak jasotzeko edo, nahiago baduzu, beste pertsona bati bidal diezaiokegu.
  • Jaso zure erosketaren xehetasun guztiak biltzen dituen testu-fitxategia.

Bidali ondoren

Bidali ondoren ere lagundu egin nahi dizugu Correosen.

Aurretiko hitzordua
Bilatu bulegoak, postontziak eta Citypaq zerbitzuak
Bulegoetako inprimakia
Aurkitu zure bidalketa